jueves, 8 de marzo de 2018

Garaio euskaraz

GARAIO (574m)
Garaio mendia Ugatxa mendilerroan kokatuta dago. Mendi lerro honek paralelo
dituen bi aldeetako mendilerroekin
konparatuz tontor xumeak dituela esan
dezakegu, izan ere, mendilerroaren
iparraldean Aramotz mendilerroa dago
(Belatxiketa,Urtemondo, Gainzorrotz…),
horietako gehienak ia 800m-ko
garaierarekin eta Hegomendebaldean
Gorbeiako mendilerroa dauka, bertan
dauden tontor gehienek 1000 m-tik gorako
garaiera dutelarik. Ugatxako mendilerroa
kare harriz osatuta dago eta horrek ematen
dion berezitasun handiena urteen poderioz
inguruan sortu diren kobazulo, leize,
lapiazak… dira.
Garaio tontorretik gertu hain ezaguna den
Baltzolako koba daukagu, baita Euskal
Herriko mitologian hain ezaguna den
Jentilzubi pasabidea ere. Irteera honetan
kobazuloa eta Baltzolako koba ezagutzeko
aukera izango dugu.
IBILALDIAREN ZEHETASUNAK:
Indusi auzotik hasiko gara eta Baltzolako kobetako bidea hartuko dugu.
Baltzolako koba bisitatuko dugu, bertan saguzarrei buruzko azalpen bat
emango dizuegu, isiltasuna eskatzen dizuegu. Azalpena eta gero PR markak
jarraituz gorantz egingo dugu tontorrera heldu arte. Ipar isurialdeko
bidezidorretik jaitsiko gara Baltzola auzora heltzeko. Hortik Baltzolako kobetako
bidea hartuz berriz ere Indusira helduko gara.
INFORMAZIO TEKNIKOA:
 Luzeera: 6,5 km.
 Iraupena: 4 ordu.
 Desnibel positiboa: 393 m.
 Zailtasun teknikoa: altua.
 Zailtasun fisikoa: erdikoa.

No hay comentarios:

Publicar un comentario