jueves, 30 de noviembre de 2017

Eskorieta euskara


Eskorieta mendia Eskorieta mendilerroan kokatuta dago. Inguruan badira Eskorieta bezalako hainbat mendi xume (Babio, Peregaña, Bagatxa…), denak ere Aiala haranean sartuta daude. Aialaldea Araban dago eta hainbat udalerrik osatzen duen eskualdea da. Mendizaleak ingurugiroaz gozatzeko hamaika leku paregabe ditu, haietako bat Gorobel mendilerroa da. Gorobel Eskorieta eta inguruko mendilerroak zaintzen dituen tontor erraldoiez osatutako mendilerroa da. Gure tontorretik, Eskorietatik hain zuzen ere, begirada hego mendebaldera botaz gero Gorobel mendilerroko tontor malkartsuak ikus daitezke (Txarlazo, Iturrigorri, Bedarbide…). Bagatza eta Eskorietaren arteko lepoan Etxaurren baseliza dago. Etxaurren Aiala haraneko patroia izanik badirudi “Intxaurrondo” batean agertu zela, hortik bere izena “Intxar-aurre”. Euskararen galerak inguruan tontor eta herri askoren benetako izenaren aldaera ekarri du, hala nola, gure tontorra “Eskoritas” izenaren aldaera jasan zuen, baita txangoa hasiko dugun herriak ere, garai batean “Arezpalditza” izatetik “Respaldiza” izatera pasatu zen, gaur egun zorionez jatorrizko izenak berreskuratu dituzte. 

IBILALDIAREN ZEHETASUNAK: 
Arezpalditzatik irten eta Eskorietara joateko ohiko bidea baztertuko dugu. Herri txiki honetako larreak ezagutzeko elizaren aurretik pasatuz mendebalderantz joko dugu. Pago bakan batzuk gelditzen diren pinuditik zigi-zaga eginez Bagatza eta Eskorietan arteko lepora helduko gara. Pinudi horretako aldaparen batean bazatza dagoenez bidetik desbideratu behar gara, beraz erne ibili! Lepoan Etxaurren baseliza ikus daiteke, lepotik igoera leun eta luzea eginez inolako zailtasun gabe artea zuhaitzez jositako landa zabaletik tontorrera helduko gara. Jaitsiera Iñartza auzotik egingo dugu, ohiko bidetik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario