HARRIKURUTZ (851m)
Harrikurutz mendia Gorbeako Parke Naturalean aurkitzen da, Bizkaia eta
Arabako mugetatik gertu dago baina Arabarren baitan dago mendi eta inguru
eder hori. Hurbil daukan Ubideko herritarrentzat oso mendi esanguratsua izan
da, izan ere, Harrikurutz eta bere inguruak urteetan zehar leku egokiak izan dira
abeltzaintzarako.
Tontorretik gertu urte askotan zehar ikazkinentzat hain garrantzitsuak ziren
Pago motzatuak ikusiko ditugu. Inguru karstikoak ere hainbat kobazulo, leize
eta dolinaz gozatzeko aukera ematen digu.
IBILALDIAREN ZEHETASUNAK:
Ibilaldia Ubide herritik irten eta Inarraganetik gora Zokoa errekarantz abiatuko
gara. Bertako pista jarraituz Siskino eta Harrikurutzek sortzen duten lepora
helduko gara. Bidezidor argirik ikusiko ez dugun pagaditik barrena tontorrerantz
abiatuko gara. Tontorrera heldu baino lehen Harrikurutzeko kobazuloa
bisitatuko dugu. Tontorretik ibilbide zirkular bat eginez leporantz abiatuko gara,
etorri garen lekutik Ubidera jaisteko.
INFORMAZIO TEKNIKOA:
Luzera: 9 km.
Iraupena: 3 ordu.
Desnibel positiboa: 300 m.
Zailtasun teknikoa: baxua.
Zailtasun fisikoa: baxua.
No hay comentarios:
Publicar un comentario