jueves, 5 de marzo de 2015

Alto Galdames zenbait datu

ALTO GALDAMES (713 m)

Alto Galdames mendia, baita El Cuadro edota Alta Galdames bezala ere ezagutzen da. Gailur txikia baina ikuspegi ezin hobeekin, mendi honek aintzinako mehategi iragan itzela dauka. Bere gailurretik, hegoaldean zabaltzen den Eskatxabel inguruneko mehagintza bortitza jasan zuten eremuak ikusiko ditugu. Halaber, aintzinako Eskatxabeleko hospitalearen arrastoak.

 Gure ibilbidea La Arboleda auzotik irten eta berehala Trinaoko mendigunean barneratuko da. Hasieran eremu ireki eta leunetan zehar eta amaieran ingurne mendistuago baten zehar. Erraza eta txikia izan arren, proposatutako ibilbidea ohi baino luzeagoa da, beraz kontutan hartzeko modukoa izango delakoan gaude


Alto Galdames Perfil

Ordutegia: 4:15 ordu 
Luzera: 9,5 km. 
Desnibel positiboa: 430 m. 
Zailtasun fisikoa: tartekoa. 
Zailtasun teknikoa: baxua. 
Ibilbide mota: irteera eta amaiera puntu berdinean duen ibilbide zirkularra. 
Zeharkatzen dituen udalerriak: Galdames, Ortuella eta Trapagaran. 

Horario: 4:15 horas 
Longitud: 9,5 km. 
Desnivel positivo: 430 m. 
Dificultad física: media. 
Dificultad técnica: baja. 
Tipo de recorrido: recorrido circular con salida y llegada en el mismo punto. 
Municipios que atraviesa: Galdames, Ortuella y Trapagaran. 

Alto Galdames

Alto Galdames:

Igande honetan egingo dugun mendi ibilaldira joateko, igandean goizeko 8:40tan elkartuko gara eskolako atean.
Egingo dugun ibilbidea zirkularra izango da eta La Arboledan hasi eta bukatuko da.
Euririk iragarri ez duten arren ziurrenik lokatsa egongo da, beraz etor zaitezte ondo prestatuta.
IGANDERARTE!!! 

Este domingo quedaremos a las 8:40 en la puerta del colegio para realizar la salida de monte.
El recorrido será circular y comenzará y acabará en La Arboleda.
Pese a que no han pronosticado lluvias seguramente haya barro, por tanto venid bien preparados.
¡¡¡NOS VEMOS EL DOMINGO!!!