jueves, 2 de octubre de 2014

Saibigain mapa


Ibilibidearen hasiera eta bukaera puntua: Dimako aerodromoa



Saibigain (zenbait datu)

Saibi edota Saibigain (946 m.) bezala ezagutzen den mendiak, Anboto eta Errialtabasoko kareharrizko
mendiguneen artean altxatzen ditu bere magal leunak. Horregatik ere bai, Saibi sekulako ikuspegi apartak
eskaintzen dituen gailur erosoa da.
Hainbat mendizale taldeek ekiten dio Saibiko igoeari gailurrean dagoen gurutze erraldoiera heldu arte.
Gurutze hau Gerrate Zibilean eroritako gudarien omenez altxatu zen. Honek magal hauetan bizi izandakoa
birgogoratu eta beste garai batera eraman beharko gintuzke.
Mendigune honen beste ezaugarri bat ipar isurialdean dauden baso hezeak dira. Gaur egungo hedadurak,
XX. mende aurretik eta baso hustiapen bortitzak haiekin ia agortu arte, lurralde hauetan hedatzen ziren baso
zabalen aztarna ezin hobeak dira. Baso hauek baita bertoko faunaren babesleku aparta dira: basurdeak,
azeriak, oreinak, orkatzak eta lepazuriak lasai ibiltzen dira inguru hauetan. Handik gertu dagoen Eskuagatx-
Errialtabaso magaletan, azken urteotan nahiko egongorki kabia egin duten saizuri bikote bat egon ohi da.

Ibilbidea/Hoja de ruta


Saibigain

Saibigain:
Eguna: 2014/10/05
Ordua eta tokia: 8:40an ikastetxeko atean.
Eraman beharrekoak: 

  • Jateko zerbait eta edatekoa. 
  • Mendirako arropa egokia (eguraldia kontuan hartuta). 
  • Txangoa behin bukatutakoan aldatzeko oinetako garbiak.
Oharra: Autobusean arduradun moduan etorriko diren gurasoak dagoeneko abisatuta daude. Abisatu ez badizuete antolatu zaitezte zuen artean etorri ahal izateko.


Saibigain:
Día: 05/10/2014
Hora y lugar: 8:40 en la puerta del colegio.
Deberéis llevar

  • Algo de comer y bebida. 
  • Ropa apropiada para el monte (teniendo en cuenta el tiempo). 
  • Unas playeras limpias de recambio.
Nota: Los familiares que van a ir a esta salida en el autobús como responsables están avisados. En caso de no haber sido avisados organizaros entre vosotros para venir a la salida.

miércoles, 1 de octubre de 2014

Badator eguna!!!

Badator eguna!!!

Azkenik iritsi zaigu denboraldi honetako lehen irteera egiteko eguna.
Oraingo honetan Saibigain mendia ezagutzeko aukera izango dugu. Horretarako Dimatik hasita ibilbide zirkular bat burutuko dugu.
Hasiera eta amaiera puntuak berdinak izango dira.
Informazio gehiago jasotzen dugunean jakinaraziko dizuegu.
Agur eta iganderarte. 

Por fin ha llegado el día de dar comienzo a esta temporada de monte.
En esta ocasión tendremos la posibilidad de conocer el monte Saibigain.
Para ello, nos dispondremos a efectuar un recorrido circular que tendrá Dima como punto de partida.
El punto de inicio y final de la salida será el mismo.
Cuando recibamos más información os lo notificaremos.
Agur y hasta el domingo.